Hezkuntzan Sistema Nafarroan: Txostena. 2005-2006 ikasturtea

AURKEZPENA

2006eko abenduaren 20an bildu zen Nafarroako Eskola Kontseilua. Bilkura hartan honako txosten hau onartu zen, hain zuzen Nafarroako hezkuntza-sistemak 2005/2006 ikasturtean duen egoerari buruzko txostena. Nafarroako Eskola Kontseilua onartzen duen azaroaren 4ko 12/1997 FLko 11.1 artikuluan barne hartutako lege-agindua betetzen du txosten honek.

Txostena 2005/2006 ikasturteari buruzkoa da, hain zuzen 2005eko urte naturalaren irailaren 1etik 2006ko abuztuaren 31 arte luzatzen den ikasturteari buruzkoa; horiek dira ikasturtearen hasierako eta amaierako egunak. Haatik, zenbait kasutan, txostenean denbora-tarte hori gainditzen duten erreferentziak egin dira.

Horrela, lehenengo atalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean edo Estatukoan argitaratutako xedapen arautzaileei buruzkoan, datorren ikasturterako zenbait arau aurkituko ditugu, izan ere, txostena ikasturtea hasi aurretik argitaratu behar da.

Beste batzuetan, informazioa eman duten iturriek definitutako denbora-erreferentzia desberdinekin lotuta dago informazioa. Hori gertatzen da Sailak egindako gastuei buruzko atalean. Datuak 2005ean Nafarroako Gobernuak onartutako kontu orokorretatik hartu dira. Gauza bera gertatzen da Arartekoaren Memoriei edo legebiltzarraren memoriari buruzko atalean. Lehenengo kasu horretan, 2005eko datuak dira; bigarren kasuan, berriz, VI. legegintzaldiko hirugarren agintaldiko datuak erabili dira.

Iruzkin berezia egin behar da Nafarroako ikasleen promozioari buruzko informazioaren gainean. Txostenean 2004/2005 ikasturteko datuak jaso dira, erabilgarri dauden azkenekoak. Materialki ezinezkoa da txostenari dagokion urteko datuak eskaintzea, behar den bezala ezagutzeko, aztertzeko eta baloratzeko. Horrela, txosten honetan erabilitako datuak Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzuak eta Hezkuntza Saileko Zerbitzuek landu dituzte, ikastetxeetako zuzendariek aurkeztutako urteko memoriekin batera. Memori horietan irailean egindako proben emaitzak barne hartu dira. Datu guztiak ondo arazi behar dira eta tratamendu estatistikoa egin horiekin, behar den bezala aurkezteko eta argitaratzeko.

Sarritan, aurreko urteetako informazioa erabili da txostena osatzeko. Horrela, irakurleak, eskura edukiko dituen datuen bidez, sistemaren bilakaera ezagutu ahal izango du. Serieei dagokienez, 1999/2000 ikasturte akademikoa erabili da. Horrela, Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak Nafarroako hezkuntza-sistemak 1990 eta 2000 urteen artean izandako bilakaerari buruz onartutako txosteneko serieak erabili ahal izan dira, eta sistemak Nafarroa berezko hezkuntza-eskumenak erabat gauzatzen hasi zen datatik aurrera izan duen bilakaerari buruzko denbora-ikuspegia izan dezakegu. Espazio falta dela eta, ez dira 2000/2001 ikasturteko eta 2001/2002 ikasturteko zenbait datu erabili. Datu horiek 2003/2004 ikasturteari eta 2004/2005 ikasturteari dagozkien txostenetan barne hartu dira. Txostena Hezkuntza Sailaren Zerbitzuek emandako datuekin landu da funtsean. Halaber, Industria Sailak, Familiaren Zuzendaritza Nagusiak, Arartekoaren Erakundeak, CONCAPA, HERRIKOA eta SORTZEN Aiten eta Amen Federazioek, Ikastetxeen Zuzendarien Elkarteak (ADI), Iruñeko udaletxeak eta Udalerrien Federazioak emandako datuak erabili dira. Horiei guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaiguke eskainitako lankidetzagatik.

Txostena osatzeko Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako datuak erabili dira, edo nazioarteko erreferentziak erabili dira, guztiekin Nafarroako hezkuntza-sistema nazio-mailan zein nazioartean kokatzeko.

Txostenean, era berean, berariazko atal bat barne hartu da; atal horretan. testuari dagozkion erreferentziekin, kontseilariek Nafarroako hezkuntza-sistemari buruz egindako iradokizunak, Osoko Bilkuraren gehiengoaren babesa lortu zutenak, zehaztu dira. Gainera, dagozkion ataletako testuan, berariazko adierazpenekin, Kontseiluaren Osoko Bilkurak egindako oharpenak jaso dira. Era berean, txostenari buruzko boto partikularrak barne hartu dira txostenean.

. Txostenaren egitura joan den ikasturtean erabilitako berdina da, aldaketa esanguratsu gutxi egin direlarik. Aurreko txostenetan, hirugarren atalak, "Laguntza sistema, oro har" nahiko modu nahasian ematen zuen informazio konplexu eta anitza. Haatik, atal hori bitan bereizi da. Batek "Zerbitzu Orokorrak" izena du, eta sistema osoaren intereserakoa den informazioa biltzen du; besteak, berriz, "Berariazko zerbitzuak eta beste programak" izena du, eta aniztasunari arreta eskaintzeko programei nahiz sistemaren berariazko beste sistema batzuei buruzko informazioa biltzen du. Ikasle etorkinen eskolatzeari buruzko informazioa "Ikasleak" izeneko atalean jaso da.

Esanak esan, Kontseilu honen nahia da orain aurkezten den agiria hezkuntza-erkidego osorako interesgarria izatea; era berean, hezkuntza-sistema eraginkor bat lortzeko bitarteko erabakigarria, segurua eta erabilgarria eskaini nahi da, eta horren bidez gazteria nafarrak eskolan lortzen dituen emaitzak hobetu nahi dira, betiere berdintasunaren printzipioa errespetatuz. Nire aldetik, interesa duten gizarte-sektore guztien parte-hartzea, elkartzea eta sinergia ahalbidetuko dituen bitarteko bat izatea gustatuko litzaidake.

Iruñean, 2006eko abenduaren 21ean
Eskola Kontseiluko Lehendakaria
Javier Marcotegui Ros

2. Jarduera Parlamentarioa
Jarduera Parlamentarioa
3. Zerbitzu orokorrak
Zerbitzu orokorrak
4. Zerbitzu zehatzak eta bestelako programak
Zerbitzu zehatzak eta bestelako programak
5. Giza Baliabideak
Giza Baliabideak
6. Ikastetxeak
Ikastetxeak
8. Euskara Nafarroako Hezkuntza-Sisteman
Euskara Nafarroako Hezkuntza-Sisteman
9. Hezkuntza-Aurrekontuak
Hezkuntza-Aurrekontuak
10 .Balorazioak
Nafarroako Hezkuntza Sistemari buruz egindako Balorazioak, 2005-2006 ikasturtea
Boto partikularrak
Nafarroako Hezkuntza-sistemaren Txostenean aurkeztutako boto partikularra, 2005-2006 ikasturtea
Laburdurak
Laburdurak


Gobierno de Navarra | Departamento de Educación y Cultura
Nafarroako Gobernua | Hezkuntza eta Kultura Departamentua